Zer da BBK Bizi?

BBK Bizi gaixotasun larriak dituzten eta horien ondorioz bizi diren lekutik kanpo ebakuntzak edo ospitaleko tratamenduak behar dituzten umeen gurasoei laguntzeko programa bat da. Egoeraren ondorioz nahita ez adin txikikoak beste hiri batzuetara eraman behar dituztenean, eta familiek ere mugitu behar dutenean.

BBK-k, Sarrikoko BBK zentroaren zaindutako 2 pisuren lagapenaren bidez, behar duten familiei laguntza ematen die, ostatua lor dezaten eta batera egon ahal izan daitezen hain egoera zailetan. Aldi baterako etxe bat eskaintzen du, umeen ospitaleko egonaldia eramangarriagoa egiteko, horrek euren errekuperazio-prozesuan dakartzan onurekin, eta umeen tratamenduaren ardura duten medikuekiko harremana errazten du.

BBK Bizi